Belaxen badakigu zer nahi duten gure bezeroek. Itzulpen soila baino gehiago nahi dute: kalitatea, arintasuna, ulergarritasuna, epeak betetzea, konfidentzialtasuna... Kalitatezko zerbitzu profesionala, laburbilduz.

Makina bat urte pasatu dira 1991n BELAXE sortu genuenetik, baina ez alferrik. Ibilbide luze horretan, mezua emateaz gain, testuek irakurterrazak eta gozoak izan behar dutela ikasi dugu. Hori horrela, etengabeko prestakuntzaz baliatu gara hizkuntzan eta itzulpengintzan sakontzeko, eta beharrezko baliabide pertsonal, tekniko eta informatikoez hornitu gara:
  • Hizkuntza eta testu mota guzti-guztiak eskaintzeko.
  • Hizkuntza guztietan itzultzaile natiboak eta profesionalak izateko.
  • Zerbitzu bizkorra emateko.
  • Aurrekontuak arin egiteko.
  • Epeak errespetatzeko.
  • Bezeroak nahi duen formatuan itzultzeko.
  • Bezeroaren konfiantza lortzeko.

Zatoz, ez zara damutuko